Heaven's Gate (euskaraz Zeruaren Atea) 1980ko Michael Cimino estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzi zuen western eta epika film bat da. Kris Kristofferson, Christopher Walken, Isabelle Huppert, Jeff Bridges eta John Hurt aktoreek antzeztu zuten.
Zinemaren historiako porrot ekonomiko eta komertzial handienetakoa izan zen, diru galeraren ondorioz United Artists ekoiztetxea ekonomikoki hondamendira bidali eta desagertzeko kinka larrian jarri zuen, guzti honek Ciminoren ospea guztiz suntsitu eta ordurarte zuzendari gazte goraipatuenetakoa zenaren zinemagintza ibilbide arrakastatsua amaituarazi zuen, film hau burutzeko erabateko askatasuna izan eta sekulako porrota izan zenez, ekoiztetxe garrantzitsuek beregan zuten konfidantza behin betiko galdu baizuten. Ordutik aurrera oharkabean igaro ziren lau film besterik ez zituen filmatu.
Filma maiz historia guztiko film txarrenena zerrendetan sailkatua agertzen den arren, zinemazaleen artean kultuzko film madarikatua bilakatu da.
Halere, 1981eko Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso (Tambi Larsen eta James L. Berkey) eta urte hartako Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma lortzeko lehiatu zen.